Euskal herriko mugimendu sozialistaren gorakada

Pandemiaren ondorioz bizitako protesta barealdi orokorrari kontrajarrita, kontzientzia soziala irauli eta egoerari aurre egiten dioten erradikalizazio prozesuak ere azaleratu dira. Hau izan da Euskal Herriko kasua, hain zuzen, non mobilizazioak indartsu jarraitu duten edo indarra berreskuratu duten bereziki azken urte honetan. Horregatik, joan den urtarrilaren 29an, GKSk (Gazte Koordinadora Sozialistak) deituta, manifestazio jendetsua elkartu zen “burgesiaren diktaduraren aurka”; izan ere, 7000 gazte komunista baino gehiago bildu ziren Bilbon eta Iruñean.

Gerra, diplomazia eta klase-arazoa

Beti bezala, gerraren eztandak inperialismoaren agenteen hipokrisia eta propaganda mota guztiak ekarri ditu. Marxistek laino hau barreiatu behar dute eta jokoan dauden klaseko benetako interesak adierazi. Gerraren izugarrikeriekin amaitzeko, kapitalismoarekin amaitu behar dugu.

Ez Espainiako armak eta tropak Ukrainako gatazkara bidaltzeari – Alternatiba internazionalista eta klasedunaren aldekoa

Espainiako Estatuko Nazioarteko Korronte Marxistak Espainiak Ukrainako gerran duen inplikazioa arbuiatzen du. Bereziki arbuiatzen dugu Ukrainako gobernuari armak bidaltzea eta Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak martxoaren 2an Diputatuen Kongresuan iragarritako gainerako neurriak, eskuinaren eta ultraeskuinaren eta erregimenaren ezker ordainduaren babes sutsuarekin.

Inperialismoaren hipokrisia eta Ukrainaren inbasioa

Azkenean, hasi da. Errusiako indarrek Ukrainaren aurkako eraso masiboa piztu dute. Goizeko lehen orduan, telebistan emandako hitzaldi labur batean, Vladimir Putin presidente errusiarrak operazio militar berezi bat iragarri zuen goizaldean. Transmisiotik minutu gutxira, Ukrainatik goizeko 5ak aldera, leherketak entzun ziren Ukrainako hiri nagusietatik gertu, Kiev hiriburua barne.

ETAren armagabetzearen aurrean PPren gobernuaren eta espainiar eskuinaren zinismoa

ETAk apirilak 8rako egiaztatzaile internazional talde batekin adostu duen baldintzarik gabeko armen entregatzea, duela 5 urte baino gehiago hartutako armagabetzearen erabakiari begira, pausu kontsekuente bat da. Ekintza honen bidez, ETAk eta ezker abertzalearen osotasunak hauen helburuak lortzeko  bide politikoetatik soilik borrokatzeko borondatea berretsi dute.