ETAren armagabetzearen aurrean PPren gobernuaren eta espainiar eskuinaren zinismoa

ImprimirCorreo electrónico
Bookmark and Share

ETAk apirilak 8rako egiaztatzaile internazional talde batekin adostu duen baldintzarik gabeko armen entregatzea, duela 5 urte baino gehiago hartutako armagabetzearen erabakiari begira, pausu kontsekuente bat da. Ekintza honen bidez, ETAk eta ezker abertzalearen osotasunak hauen helburuak lortzeko  bide politikoetatik soilik borrokatzeko borondatea berretsi dute.

Atentzioa ematen du Mariano Rajoy-ren PPren gobernuak ETAk bost urteotan emandako pausuak gutxietsi izana, azken urte hau kontuan hartuta. Gobernuak, gaur arte, ETArekin zein honen ordezkariekin inolako negoziaziorik edo elkarrizketarik izatea ukatu du, ETAren borroka armatuaren bukaera bezalako garrantzizko gai bati konponbidea bilatzeko.

Egoera hau, munduko bestelako tokietan izandako antzeko prozesuengandik desberdintzen da. Kasu hauetan, Estatuek talde armatuekin negoziazioetan sartu izan dira borroka armatua baztertzeko, hauen armategia ezabatzeko, talde hauetako aktibistak bizitza zibilean birgizarteratzeko eta presoen egoera konpontzeko asmoarekin; hala nola IRA (Ipar Irlandan) FARC (Kolonbian). Deigarriago egiten da iraganeko PPren eta PSOEren gobernuek ETArekin esertzera eta negoziatzera erabaki zutela ikusita, kontuan hartuz, garai horietan borroka armatuari uko egiteko asmorik aurkezten ez zutela.

Espainiako gobernuak ETArekin armagabetzea aurrera eramateari uko egiteaz gain, Estatu frantsesarekin batera, trabak jarri ditu nahita.

Presoen gaiari dagokionez, Gobernuak ez du bere legezkotasun propioa betetzen. Familiarren kontaktua errazteko, behartuta dagoen bezala, presoei, hauen jatorrizko etxeetara hurbiltzeko eskubidea ukatzen zaie, ETAren presoen gehiengoa Euskal Herritik kanpo mantenduz. Hau horrela, familiarrak, hauek bisitatzeko ehunka eta milaka kilometrotara desplazatu behar izaten dira, baimenak ukatuz eta bisitak geldiarazten zaizkien bitartean aitzakia faltsuen bitartez. Telebista publikoko meza katoliko dominikalaren emankizunaren babesle sutsuek, “gizatasunaren adiskidetzearen eta barkamenaren  gidariak” diren horiek, presoen familiarrei begira mendekati eta bihotzgabeak izateaz gain, (erlijioaren pentsamenduei begira hipokrita hutsak direla argi utziz) egun, indarrean dagoen legezkotasuna nabarmenki hausten dute auzitegi espainiarren babesarekin batera.

Gauzak horrela, ondorioztatu dezakegu Espainiako eskuinak (PP-k eta Ciudadanos-ek) ez duela inongo interesik euskal gatazkarekin bukatzeko eta ETAren iraganeko ekintza armatuarekin interes politikoak ateratzen jarraitzeko asmoa daukala bi helbururekin. Alde batetik, “terrorismoaren” gaia lehen planoan mantendu biztanleriaren atentzioa kapitalismotik eta PPren ekintza erreakzionario propioak eragindako benetako arazo sozialetatik urruntzeko. Beste aldetik, gizartean politikoki atzeratuago dauden mailetan oinarri elektorala mantentzeko helburuarekin, existitzen ez den ETAren ekintza terroristan oinarritzen dira, ETAren biktimen gaia demagogikoki handizkatuz eta suminduz.

ETA “bizirik” mantentzearen estrategia honetan, Estatuaren aparatuaren sektore garrantzitsuek ere hartzen dute parte; polizia-gorputzek eta zerbitzu sekretuek, egungo CNIa. ETAren aktibitatea betidanik erabilia izan da errepresio orokorra eta Espainiako eskuinarentzako hain garestia den zigor kodea areagotzeko. Horrez gain, poliziaren inpunitatea, hauen goi-kargudunen pribilegioak eta hamarkadetan zehar Guardia Zibilaren zein poliziaren kargu askok kontrolik gabeok diru bereziarekin atera duten etekina justifikatzeko (Perote, Roldan, Villarejo… ezagutuenetariko batzuk aipatzearren).

78ko erregimena erreakzionarioa eta zaharkitua izateaz gain, arrasera bikoitzekoa eta hipokresiaren erregimena ere bada. Eskuinean ETAren biktimei dagokionez mendekari eta gorrotatzaile azaltzen direnak, 1936ko altxamendua zein 40 urte luzeetako ondorengo errepresioak eragindako milaka hildakoak inoiz gaitzetsi ez dituzten berdinak dira. Arazoa ez da soilik diktaduraren zein honen Estatu Aparatuaren ordezkariak ez epaitu izana, edota hauen krimenak ez zigortu izana; baizik eta Francoren garrantzizko ministroak- Fraga, Fernando Suarez edo Antonio Carro, besteen artean- diktadorearen Gobernupean heriotza sententziak sinatzeagatik eskuak odolduta zituztenak, PPren diputatuak izan zirela “demokrazia garaian”. ETA diktadura frankista betean jaio izana eta lehen hamarkada eta erdian diktaduraren krimen odoltsuekin eta Trantsizioan euskal herritarrei ezarritako errepresioan sustatu izana, ez zen halabeharrez gertatu. Komunikazio bide guztiek ETAk eragindako 800 biktimak azpimarratzen dituzte, baina 1976-1982 artean, Trantsiziopean, Estatuaren terrorismoa aurrera eraman zuten  polizia, Guardia Zibil  eta pistolari faxistek erailitako 188 pertsonak (langileak, ikasleak, ezkerreko euskal nazionalistak) ezkutatzen dituzte. Hiltzaile horietako oso gutxi izan ziren epaituak eta kondenatuak, eta horien gehiengoak kartzela-zigor ziztrinekin. Horrez gain, Felipe Gonzalezen gobernupean ekin zitzaion Estatuaren Terrorismoaren barruan, GAL-ek erailitako beste 24 pertsona gehiago egon ziren, ezker abertzalearen inguruneko presoen ehunka torturez gain (bortxaketak eta abusu sexualak ahaztu gabe). 

Polizia errerpesibo hau gaur egun arte torturekin, organizazio politikoen ilegalizazioekin, komunikazio bideen itxierekin… jarraitzen du. Gainera, ezker abertzaleko gazte eta aktibista asko klandestinitatepean bizitzera behartzen ditu.

Hau ez da Euskal Herrian soilik gertatzen. Azken urteotan, PPren gobernuan, demokraziaren eta bakearen bizikidetzaren “maitaleak” nekez lortutako eskubide demokratikoak murrizteagatik nabarmendu izan dira Espainiar Estatu osoan. Sistema honen gaitzen kontra borrokatzea erabaki duen orori, hala nola; ezkerreko posiziotik abestiak, txisteak edota sare sozialetan iruzkinak egiten dituztenei kriminalizatuz. Horretarako, aurreko urteetan ezarritako  Mordaza Legean eta lege antiterroristetan haien burua babestuz. Bitartean, PPren buru nagusiek, kazetari erreakzionarioek eta faxistek komunikazio bideetan zein sare sozialetan ezkerreko buruei zein frankismoko biktimei irainak eta gezurrak botatzea onartuta dute poliziaren inongo jazarpenik gabe.

Lazgarriena gaur egun arte estatu frankistaren aparatu zaharra bere horretan mantendu dela ikustea da. Ez zen inoiz ez faxistaz ez erreakzionarioz purgatu. Estatuaren aparatuaren buruan poliziako eta armadako buruzagi berdinak, torturatzaile eta zerbitzu sekretuko kide berdinak eta epaile eta fiskal frankista berdinak jarraitu zuten. Penagarriena, PSOEko eta PCEko buruzagiek, behin diktaduraren gainbehera gertatuta, ez zutela inongo garbiketarik exijitu izan zen, horrek konplize bihurtzen dituztelarik. Horrek gaizkide bilakatzen ditu, frankismoaren krimenen inpunitateari eta Trantsizioari dagokienez post-frankismoaren eskuinaren gaizkide izan ziren modu berdinean.

ETAren armategi guztiaren baldintzarik gabeko entrega “borroka armatua”ren metodoen porrotaren egiaztatzea ere bada, erakunde armatuak jardundako 45 urte hauetan ez baitu inongo helbururik lortu. Are gehiago, ETAren metodoak kalterako izan dira, Estatuaren Aparatuak hura bera sendotzeko erabili izan dituelako errepresioa sendotzearekin eta eskubide demokratikoak murriztearekin batera (zigor-kodea indartuz, manifestatzeko eskubideak eta adierazpen askatasuna murriztuz). ETAren ekintza armatuak hamarkadetan zehar paper kaltegarri bat jokatu zuen Euskal Herriaren eskubide demokratiko-nazionalaren aldeko aparteko borrokei kalte eginez. Bide batez, aurreiritzi nazional eta moralistak zabaltzearen estrategia erreakzionarioari mesede egin zion, euskal herritarren borroka Estatuaren gainontzeko klase berdineko kideekin banandu nahian. ETAren borroka armatuaren desagertzea eta masen borrokaren aurrera egitea- Katalunian adierazi den bezala- Euskal Herriaren, Kataluniaren eta Galiziaren eskubide demokratiko-nazionalak Espainiako Estatuaren gainontzeko langile klasean eta gazterian handitzen doan oihartzun onuragarria lortzeko oinarrizko baldintza zen, gertatzen ari den bezala, hamarkadetan zehar mespretxatua izan ostean.

Pozten gaitu ETAk eta ezker abertzaleak osotasunean haien helburuengatik borrokatzeko bide politikoetatik egitearen alde apustu egin izanak, Arnaldo Otegik, EH Bilduren buruak, argi eta garbi defendatu duen bezala. Gure ikuspuntutik bide politiko hori borrokaren metodoetan eta masen agitazio politikoan, manifestazioetan, grebetan eta puntu garaienetako batean masen mugimendu iraultzaile batean oinarrituta egon behar du. Hanka-sartze bat izango litzateke ekintza politikoa kirtenkeria parlamentarioaren metodo erreformista klasikoetan zehar bideratzea, programa politikoa kapitalismoaren mugen barruan blokeatuz edota euskal burgesiarekin fronte komun baten eske ibiliz. Burgesia espainiarraren aurrean betidanik mugimendua saltzeko prest egon da euskal burgesia, PPren gobernuari dagokionez, ikusten gabiltzan moduan, zamaketarien- langile euskaldunak barne -aurkako PPren dekretu lotsagarriari PNV-k sostengua eman dio.

Euskal langile klasea eta gazteria borroka guztien eta Espainiako Estatuaren kontzientzia politikoaren aboanguardian egon da azken 40 urteotan. Euskal Herrian diktaduraren kontrako borroka urrutien iritsi zen tokia izan zen, Trantsizioan zehar bereziki. Estatu Espainiarraren barnean, EAE eta Nafarroa izan ziren 1978ko Konstituzioaren aldeko botoak sostengu txikiena izan zituzten lurraldeak, baita OTAN sartzeko alde egiten zuen 1986ko martxoaren erreferendumarena ere. Abenduak 20ko eta ekainak 26ko hauteskundeetan EAEn eta Nafarroan Podemos-ek eta Unidos Podemos-ek Estatu guztiarekiko botoen portzentajea handiena atera izana eta EAEren kasuan indar bozkatuena atera izana ez zen kasualitatez gertatu.

Eskubide demokratiko nazionalen aldeko borroka sozialismoaren aldeko borrokarekiko bereizezina da. Langile klasea soilik dago esplotazio eta opresio mota guztien kontrako borroka amaieraraino eramateko eta eskubide demokratiko aurreratuenak osotasunean asetzeko kondizioetan; Euskal Herriak Espainiar Estatuaren gainontzeko herriekin zein motatako erlazioa mantendu nahi duen erabakitzeko eskubidearekin hasiz, Estatu independente bat sortzeko eskubidearekin batera.

Hau lortzeko, elkarrekin indartsuagoak gara. Helburua langile klasea eta euskal gazteria Estatuaren gainontzeko klase berdineko kideen arteko batasuna sendotzea da gure etsai komuna suntsitzeko; kapitalismoa eta honen sostengatzaileak- burgesia espainiarra eta burgesia euskalduna- sozialismoaren bidetik aurrera egiteko eta euskal nazionaren kontuari behingoz irtenbidea emateko.